Txirrindulariak Santa Engrazia eta Labreder biribilguneen arteko ibilbidean aritu ziren
Hondarribia Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Haur eta Alebin mailetako Hondarribia Txirrindulari Saria egin zuten larunbat arratsaldean mendebaldeko bariantean, Santa Engrazi eta Labreder biribilguneen artean. Proba nagusian, haurren mailakoan, Buruntzazpi Txirrindulari Eskolako Luken Carballeda lasartearra nagusitu zen, iaz bezala.