
Sasoi aurreko bigarren traineru estropada jokatu zuten larunbatean Orion Oarsoaldeko eta Bidasoko ontziek. Eta urteko sasoi honetan ondoriorik atera badaiteke, horietako bat da bertako traineruak bide onetik doazela. Izan ere, Orioko II Babyauto Ikurrina Hondarribiak irabazi zuen, hirugarrena San Pedro izan zen (etxekoen atzetik), eta seigarren postuan gelditu zen San Juan. Atzerago iritsi ziren helmugara Trintxerpe-Illunbe (hamaikagarren postuan), San Pedro B (hamabigarrenean), Hibaika (23. postuan) eta San Juan B (26. postuan). Ondoko PDFan dago sailkapen osoa, maila guztietakoa.
Orioko sailkapena