Kutxa Kultur Musikan joko du Oiartzungo Istrian taldeak
Kutxa Kultur 2013 programaren barruan, Kutxa Kultur Musika zirkuitua martxan jarri dute. 11 talde aukeratu dituzte aurtengo emanaldietarako, eta horietako bat izango da Oiartzungo Istrian taldea. Honakoak dira gainontzekoak: Grande days (Donostia); Screamin Target (Donostia); Napoka Iria (Elgoibar); Lou Topet (Zarautz); Codigo Bushido (Donostia); Buffalo (Zarautz); Roulot (Donostia); Cohen (Urnieta); Jus (Donostia) eta UK Bill (Donostia).
Talde horiek bina emanaldi egingo dituzte Kutxa Kultur 2013n. Emanaldietako bat Kutxa Kultur Hirian programaren barruan egingo dute (ekainean eta irailean, Donostiako kaleetan) eta bestea irailaren 6an eta 7an Igeldoko jolas-parkean egingo den Kutxa Kultur Festibalean. Gainera, hiru taldek beste emanaldi bat eskaini ahal izango dute Donostiako Jazzaldian, Loiola kaleko Musika Egunean (ekainaren 22an) eta Irun Rock Rock jaialdian (irailean).