Kisokuk emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egingo du larunbatean, doan
Hondarribiko Kisoku Karate Klubak (Amutalde, 19. Mendelu) emakumeentzako autodefentsa ikastaroa emango du larunbatean, hilaren 9an, doan. Bi ordutako tailerra izango da, 09:30etik 11:30era. Izena eman nahi dutenek telefonoz deitu behar dute, 943 05 87 77 edo 647 82 89 98 zenbakietara. Ikastarorako parte hartzaile bakoitzak honako materiala eraman behar du: karopeta bat, aterkia, poltsoa eta giltzak.