Bilerekin jarraitzen du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak hondakinen arazoari irtenbide bat emateko, eta hurrengoa bihar izango da, 19:00etan izango da, udaletxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, bilera ez da bi ordu baino gehiago luzatuko.
Herritar guztiak gonbidatuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek, baina parte hartzeko email bat bidali behar da
aitor[a bildua]izadi21.net helbidera edo 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu. Bi modu horien bidez lor dezakete ere bileren edo ekimenaren gaineko informazio gehiago lortzeko interesa dutenek.