Gosari osasuntsuak egingo dituzte Gamonen
Urtero moduan Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek gosari osasuntsuak egiten ari dira Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxean. Gaur hasi dira, eta bihar goizean eta ostiralean egingo dituzte berriro. Ekimen horretara gonbidatuta daude ikasleez gain, baita gurasoak ere. Horiek “gosariaren garrantziaz jabetzea” baitute helburu, Cristobal Gamon ikastetxeak jakinarazi duenez. Talde bakoitzari egun bat egokitu zaio.