Flauta taldeak lau abesti grabatuko ditu Bilbo Musika abesbatzarekin
Kaldereroen, artzainen eta inudeen ondoren, Oiartzungo Flauta Taldeak hainbat ekimen ditu programatuta, ikasturte bukaerara arte. Hasteko, asteburu honetan, Iruñean izango dira Ibargaingo musikariak, kontzertu bat emateko.
Apirilean, Bilbo Musika abesbatzak CD bat grabatzeari ekingo dio. Maite Olmosen zuzendaritzapean aritzen den taldeak, oiartzuarrei eskatu die CD horretan parte hartzeko. Lau abesti grabatuko dituzte abeslariekin.
Maiatzean, Errenteria-Oreretako Musikasten parte hartuko du Oiartzungo Flauta Taldeak. Maiatzaren 17an (osteguna) izango da beraien saioaren txanda.
Ikasturte bukaeran, Ibargain Musika Eskolaren kontzertuan parte hartuko dute, eta sorpresaren bat izango dela iragarri du Iñaki Gurrutxaga taldearen zuzendariak.
Ekimenez betetako ikasturtea bukatzeko, Port Aventura parkera joango dira musikariak, eta Saloun kontzertu bat emango dute.