Otsailaren 23an Gazte Mailako Euskadiko Judo Txapelketa ospatu zen Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Ama Guadalupekoako judokek urrezko hiru domina lortu zituzten: Aritz Sagarzazuk, Garikoitz Sagarzazuk eta Lidia Yarzak. Gehiago izan zitezkeen, Amets Sarasuak eta Xabier Eizagirrek ezin izan zutelako parte hartu, gaixorik zeudelako.
Hondarribiarren artean Lidia Yarzak izan zuen lan errezena. Bere pisuko aurkaririk eduki ez eta lehiatu gabe jantzi zuen urrezko domina. Ez da ahaztu behar, Helduen Mailako Euskadiko txapelduna dela hondarribiar gaztea eta dagoeneko Espainiako nagusien selekzioarekin entrenatu izan dela.
Mutilek ere nagusitasun handia erakutsi zuten. Aritz Sagarzazuk zailtasun gehiago izan zituen finalerdian, finalean baino. Txapelketan zehar gazteen maila txiki geratu zaiola erakutsi zuen, baliabide tekniko sorta bikaina erakutsiz. Iazko abenduan nagusiekin leihatu zen eta brontzea eskuratu zuen. Helduen Mailan eskarmentua lortzea izango da Sagarzazuren aurtengo helburua.
Garikoitz Sagarzazu sasoitsu dagoela erakutsi du bere itzuleran. Bi urtez lehiaketa utzi eta gero aurten itzuli da eta nagusitasun osoz, gainera. Lezon, indar erakustaldia egin zuen eta borroka guztiak ippon bitartez irabazi zituen.
Gazteen Euskadiko Judo Txapelketa
- Aritz Sagarzazu, urrea -60 kiloetan.
- Garikoitz Sagarzazu, urrea -81 kiloetan.
- Lidia Yarza, urrea +78 kiloetan.