Emakumei zuzendutako ikastaroak egingo dituzte kiroldegian
Udal kirol patronatuak jakinarazi duenez, emakumeei zuzendutako aquafitness, gimnasia abdominal eta fitness ikastaroak egingo dituzte, Emakumeen Egunean Fanderia nahiz Galtzarabordako kiroldegian. 10:00etan aquafitness eskola egingo dute, Fanderiako kiroldegian, “uretako hainbat ariketa eginez gihar taldeak tonifikatzeko”. 17:30ean, berriz, gimnasia abdominal hipopresiboko eskola emango dute. Gimnasia mota horretan zenbait ariketa egiten dira “sabelaldeko giharrak tonifikatu eta zoru pelbikoa indartzeko”. Hori Galtzarabordako kiroldegian izango da. Azkenik, Galtzarabordako kiroldegian, “emakumeei gehien kostatzen zaizkien gorputz atalak tonifikatzeko” eskola egingo dute, fitness eskola, hain zuzen. Bertan, trizepsak, ipurmasailak eta abdominalak landuko dituzte.
Izena doan eman dezakete udal kirol patronatuaren harpidedunek.
Informazio gehiago Galtzarabordako (943 44 96 00) kiroldegiarekin edo Fanderiakoarekin (943 34 44 23) jarri behar da harremanetan.