Esponjas para borrar el horizonte azken lana aurkeztuko du Correos talde donostiarrak ostegunean, 23:00etan, De Cyne Reynan. Lana labetik atera berria da, urtarrilaren 29an argitaratu baitzuen. Iñaki de Lucasek (El columpio asesino, La Buena Vida, Berrio…) hartu du diskoa produzitzeko ardura, elektronikari bultzada emanez. Hala ere, baxu distortsionatuek eta power-pop erritmo dantzagarriek euren tokia izango dute, taldearen esentziari eutsiz.
Diskoa zabaltzeko
Internet bidezko telesail moduko bat martxan jarri dute, Mikel Antero taldeko kideak berak zuzendutakoa. Axel Casas (
Vhs, el Terrat) y Rubén Ontiveros (
Qué vida mas triste, La Sexta) gidoilariek parte hartu dute.