Athletic futbol taldeko Hondarribiko zaleen taldeak bidaia antolatu du iganderako, hilaren 10erako, Bilboko taldeak San Mamesen Valentziaren kontra jokatuko duen partida ikusteko. Gaur da
izena emateko azken eguna. Partida hori eguerdian izango da, 12:00etan.
Peñatik esan dutenez, tribunako sarrerak eskatu dituzte baina horiek beharrean fondoetakoak lortuz gero, bidaia merkeagoa izango litzateke: “Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte (ez bazkideek 90), tribunako sarrerak eskatu ditugu eta. Fondoko sarrerak emango balizkigute, bazkideek 30 eta ez bazkideek 75. Autobusa 09:00etan aterako litzateke Bilbora. Ondoren, bazkaria eta itzulerako autobusa 17:00etan izango da. Peñak autobusa eta bazkariaren erdia ordaintzen du; hala ere bazkaldu nahi ez duenak, bere aldetik nahi duena egin dezake, baina izena ematerakoan abisatu behar da”.