Athletic-i irabazi dio Oiartzunek
Garaipen handia lortu dute asteburuan Bigarren Mailak Oiartzungo neskek, Athletic-en kontra Lezaman. Kostatu arren, oiartzuarrek ez zuten etsi, eta garaipena etxera ekartzea lortu zuten.
Bizkaitarrak aurretik joan ziren bitan. 1-0 joan ziren atsedenaldira. Oiartzuarrek, atsedenaren ondoren, banakoa lortu zuten. Athletic-ek bigarren gola sartu zuen gero, eta oiartzuarrek berdindu. Ordutik aurrera, oiartzuarrena izan zen partida, eta azkeneko minututan hirugarren gola lortu zuten, garaipenaren gola. Amaia Vazquez, Anne Mugarza eta Erika Garcia izan ziren golegileak.
2-3koari esker, oiartzuarrek laugarren postura egin dute salto taulan. 40 puntu dituzte.