Errenteria-Oreretako emakumeak korrika atera ziren atzo Donostian egin zen
Lilaton proban. 120tik gora emakume errenteriarrek parte hartu zuten 24. Lilatonean, eta guztien artean lehenengoa Olatz Ibarguren izan zen, 13.en tokian eta 20.11ko denborarekin. 37.en iritsi zen Nerea Lara (21.22) eta 67.en Yolanda Fernandez Garcia (22:14).