Martxoaren 8aren haritik ekitaldi ugari izango dira Irunen
Emakumeen elkarteek eta Irungo Udalak hamaika ekitaldi antolatu dituzte martxorako Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten ekitaldiak udalean. Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak martxoaren 8an egingo diren ekitaldiak nabarmendu zituen. Egun horretan denetariko ekitaldiak izango dira eta elkarretaratze batekin bukatuko dira. Berdintasun Batzordeak deitu du elkarretaratzea eta Zabaltza plazan izango da, 19:00etan, Egun guztiak izan beharko lirateke martxoaren 8a lelopean.
Egitaraua:
Martxoak 4, astelehena
-17:00etan. El librero de Kabul liburuaren inguruko kafe-tertulia. Uxoa elkartean (Gipuzkoa etorbidea, 12)
Martxoak 6, asteazkena
-17:00etan. Rosa Gomezen Mujeres Gladriadoras de la Vida liburuaren aurkezpena eta poesia errezitaldia gitarra eta guzti Alicia Gortarirekin. Argoiak elkartean (Uztapide bertsolaria kalea, 6)
Martxoak 7, osteguna
-19:30ean. Mujeres en la resistencia: algo más que madres, esposas, hijas, hermanas hitzaldia Maria Gonzalez Gorosarrirekin. Gaurko Andreak, Nabartenea Etxean (Kale Nagusia, 11-2)
Martxoak 8, ostirala. Emakumeen Nazioarteko Eguna
-10:00etan. La vida sin mi filmaren proiekzioa eta eztabaida, eta ondoren bazkaria. I-Romi elkartean (Jose Eguino kalea, 8-10)-11:00etan. Meza San Obrero parrokian.
-12:00etan. Radio Irun irratiko emankizuna Argoiaketik.
-14:00etan. Bazkariak Argoiak elkartean.
-17:30ean. Topaketa soziokulturala: ekitaldiak, askaria eta dantzaldia. Uxoa elkartean.
-17:00etatik 20:00etara. Los rincones de Nahia erakusketa Gaztelekun. Ibilbide teorikoa eta dinamikoa emakumeari buruz.
-19:00etan. Elkarretaratzea Zabaltza plazan, Egun guztiak izan beharko lirateke martxoaren 8a lelopean.
Martxoak 10, igandea
-12:00etan. Argoiak Saria 2013 Fermina Belokiri. Argoiak elkartean.
Martxoak 14, osteguna
-19:30ean. Katja von Garnierren Angeles de hierro filmaren proiekzioa Nabartenea Etxean.
Martxoak 15, ostirala
-19:30ean. El Banate Dol (Emakume horiek) filmaren proiekzioa. Amaiak Kultur Zentroko hitzaldi aretoan.
Erakusketak
–Derechos sexuales y reproductivos, los más humanos de los derechos. Euskadiko Kutxako aretoan, martxoaren 10a arte.
-Teresa Maria Pegaren Mujer argazki erakusketa. Liburutegian, martxoaren 15a arte.
–