Diabetesa izango dute hizpide asteartean, Hondarribiko Kasino Zaharrean. Alde batetik, hitzaldi bat emango dute, eta bestetik, 2 motako diabetesa etxetik kudeatzeko sistema bat aurkeztuko dute. Ikerketa pilota bat martxan jarriko du Matia Gerontologia Institutuak eta proiektuan parte hartzeko kolaboratzaile bila dabil.
Horrenbestez, bertan parte hartzera animatzen direnei kit bat emango diete. Bertan, kudeaketa programa eta hartualdien neurriak bilduko dituen tableta, tentsiometro eta glukometroa, puntzio dispositiboa, baskula eta zinta metrikoa.
Sei hilabetez probatuko dute sistema hori etxean, eta hori sortu duen Fagorrek eta Matia institutuak egingo diete jarraipena parte hartzaileei.
Informazio gehiago
miren.iturburu[a bildua]matiainstituto.nethelbide elektronikoan, eta 943 22 46 43 telefono zenbakian (Miren Iturburu).