Añarbe eremuan leheneratzeko lanak egingo dituzte
Udalak, Añarbeko eremua leheneratzeko asmoarekin, kontratu berri bat sinatu duela jakinarazi du Desma enpresarekin. 15.000 euro inbertitu ditu oraingoan, eta hitzarmen horren bidez, eremu horretan fauna eta flora zaindu nahi ditu, eta zehazki, pagadi eta hariztiak leheneratzetik hasiko dira.
Horri esker, “basoaren landare konplexutasuna areagotzea” da udalaren asmoa, eta baita “faunaren inbentarioak egitea, eta habitat naturalak hobetzea” ere. Modu horretara, “mehatxatutako eta babestutako espezieek aldeko baldintzak” izatea da bilatzen duena.
Jose Manuel Ferradas Mendi eta Ingurumen zinegotziak gogorarazi duenez, dagoeneko hainbat intsektu (arkanbela), hegazti (okila) edo ugaztunak (basakatua) itzuli dira Añarbera, eta horiek izango dira neurri horien onuradunak.
Era berean, pinudi publikoak kentzeko beste 15.805 euro esleitu dizkio Maderas Leonet enpresari, eta horrekin Malbazarreko eremuan dauden zenbait landare exotiko kenduko dituzte. Horrekin abereentzako larre eremuak jarri nahi dituzte.
Añarbe da Gipuzkoako eta Bizkaiko harizti zabalena, eta Ferradasen arabera, udala lanean ari da 1.000 hektareako erreserba integrala izendatzeko.