2013ko Mintzalaguna programa aurkeztu zuten atzo, Oiasso museoan
2013ko Mintzalaguna abian da dagoeneko. Atzo arratsaldean Oiasso museoan egin zuten inaugurazio ekitaldia, besteak beste, Jose Antonio Santano alkatea eta Fernando San Martin euskarazko ordezkaria bertan zeudela. Jakinarazi zutenez, aurten 58 mintzakidek eta 12 mintzalagunek hartuko dute parte.
Mintzalagun batek edo bik mintzakide kopuru txiki bati lagunduko diote datozen hilabeteetan antolatuko diren saioetan. “Kontua da euskara dakitenek beren ezagutzak partekatzea euskara ikasten ari direnekin, helburutzat hartuta euskara giro ez formal batean praktikatzea”, azaldu zuten agerraldian.
Mintzalagun programa Irungo Udaleko euskara arloak antolatu du aurten, Irungo euskaltegiekin batera (Irungo AEK, Herri Jakintza eta Udal Euskaltegia).