Odola emateko aukera datorren astean, Errenterian
Errenteriako Odol emaileen elkarteak deituta, odola emateko aukera izango da datorren asteartean eta asteazkenean, Reina Aretoan eta Beraungo anbulategian hurrenez hurren, 18:30etik 20:30era. Elkartetik herritar guztiak deitu dituzte ekimenarekin bat egin eta odola ematera. Hemezrotzi urtetik gora izatea eta osasun arazorik ez edukitzea dira odola emateko bete beharreko baldintzak.