Pasaiako Udalak eta Matxitxako elkarteak Nabarra boua omentzeko ekitaldia antolatu dute etzirako, igandea, ontzia Matxitxakon erasotu eta hondoratu zutela 76. urteurrena betetzen denean. Askatasunaren armada beste 31 ontzirekin batera osatu zuen Nabarrak, eta bertako marineletako batzuk, Enrique Moreno komandantea eta Matxitxakon hil zen lehenego marinela Francisco Fernandez Pasaitarrak ziren. San Pedroko Nabarra boua plazan egingo duten ekitaldiak, “gure aiton-amonekin dugun zor historikoa kitatzeko” balio dezakeela azaldu zuen Amaia Agirregabiria alkateak, “izan ere, gure lana da haiek faxismoaren aurka egindakoa goratzea, eta hartaz harro egotea”.
Etziko egitaraua
- 12:30. Aurkezpena eta Joseba Tapiaren saioa.
- 12:35-13:05. Cecil Day Lewisen The Nabarra (1938) poemaren irakurketa publikoa.
- 13:10. Matxitxakoko eta Pasaiako Udaleko ordezkariek testuak irakurriko dituzte. Ondoren Nabarra bouaren komandante Enrique Morenoren ondorengoek oroigarriari estalkia kenduko diote eta Paqi Fernandez, Francisco Fernandez Matxitxakon hildako lehen marinelaren alabak, lore eskaintza egingo du.