Asteartean, Pasaiako arrantzale bat, Francisco Jose Pereira Vareiro, hil zen Frantziako uretan, eta hura gogoan, elkarretaratzea egin dute gaur goizean hamarnaka herritarrek San Pedroko arrandegian.
Lan istripurik ez. Prekarietatea hiltzailea lelopean egin dute protesta. Pasaiako udal gobernu taldeak ere heriotza hori salatu du, eta gobernuko zenbait kide ere elkarretaratzean ikusi ahal izan dira.