Garapenerako laguntza guztia exekutatuko duela esan du udalak
Udal gobernu taldeari elkartasun eta garapenerako laguntzak oraindik ez gastatzea leporatu zion PSE-EEk, eta 2012ko aurrekontuan garapena laguntzeko partida ez dela exekutatuko gezurtatu du Bilduk eta Ezker Anitzak osatutako gobernuak: “Partida hori aurtengo ekitaldian sartu da, eta 2013ko aurrekontuan beste hainbeste sartuta. Beraz, garapenari laguntzeko orain artean aurreikusitako guztia exekutatuko da”. PSE-EEk partida hori aurtengo ekitaldian sartzearen berri bazuela adierazi du.
Era berean, 2012ko partida bere horretan mantendu duela esan du gobernu taldeak, eta 2013an ere ez diola “zentimo bat ere” kendu, nahiz eta “zenbait instantzietatik” beste planteamendu bat egin.
Horrez gain, aurreko legegintzaldian garapenari bideratutako laguntzen kudeaketa, “maila urrikoa” izan zela iritzi dio, “soilik teknikarien borondate onari esker esleitzen baitziren zenbait partida, gero jarraipena eta kontrol eskasa egiten bazen ere”.
Zentzu horretan, garapenari ematen dion laguntza formula berrien bila ari dela jakinarazi du gobernu taldeak.