Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar Lezon
Saldise plazak bigarren eskuko azoka hartuko du bihar hileko lehen larunbatea izanik. Goizez egingo dute azoka 10:00etatik 14:00ak arte eta bertan, besteak beste, liburuak, diskak, bitxiak,arropa, zapatak, jolasak erosterik izango dituzte hurbiltzen direnek.