Atzo izan zen Andaluziako Eguna, baina asteburuan ospatuko dute andaluziar jatorriko errenteriarrek egun hori. Egun potoloa igandea izango da, egun osoko jaiarekin, baina bihar ere, goizaldera arte luzatuko dute festa.
Egitaraua
- Bihar: 21:30ean, afaria, Concha Rociera elkartean, udal ordezkariekin, sozioekin eta elkartearen lagunekin. Jarrian, sevillanak dantzatuko dituzte goizaldera arte.
- Etzi: 13:00etan, Rocioko meza, talde folkloriko baten parte hartzearekin. Egun osoan zehar, Andaluziako produktuen salmenta, musika eta sevillanak.