'Poza' antzezlanean bildu dira Oarsoaldeko hainbat artista
Martxoaren 1ean egingo dute Metrokoadroka kolektiboaren Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlanaren aurrestreinaldia, Leioako Kultur Maratila ekimenean. Lan horretan, Oarsoaldeko zenbait artistek parte hartuko dute, hala nola, Idoia Beratarbitarte, Oier Guillan, Ander Fernandez eta Asier Sarasolak. Dejabu Panpin Laborategiko Corinne Cellak zuzendu du, eta atrezzo eta argazki lanetan Alvaro Ledesma aritu da.
Antzezlanaren abiapuntua esperientzia lazgarri bat bizi duen batek une gozoa bizi duenean, horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da. Horrez gain, hainbat arte moten arteko elkarrizketa abiatu dutela jakinarazi du Metrokoadroka kolektiboak.
Estreinaldi ofiziala, berriz, martxoaren 15 eta 16an izango da Donostiako Lugaritz kultur etxean, 20:00etan.