Koadrilen herri kirol lehia prestatzeko bilera antolatu dute, gaur, Lezon
Mendekosteetan barruan koadrilen arteko herri kirol lehia egiteko asmoa dute aurten, eta hori prestatzeko bilera egingo dute gaur, 19:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Mendekosteak maiatzaren 17tik 19ra izango direla aurreratu du jai batzordeak.
Koadrilen arteko herri kirol lehiak, urtero izaten diren herri kirolen ikuskizuna ordezkatuko luke. “Duela urte batzuetako ohitura berriro hartu eta herriko koadrilen arteko kirol lehia ekarri nahi da berriro ere festetara”, zehaztu du jai batzordeak.
Gaineratu duenez, aurten “inoiz baino jai herrikoi eta parte hartzaileagoak” antolatzea da helburua, eta horri heltzeko, bilerak antolatzen ari da. Horrenbestez, herritarrak animatu dituzte bertan parte hartzera.