Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea irekiko dute bihar Oiartzunen
Bihartik (martxoak 1) apirilaren 30a arte ibilgailuen zerga ordaintzeko epea irekita egongo dela jakinarazi du udalak. Ordainketa helbideratua dutenei apirilaren 2an kobratuko zaie zerga. Gainerakoek, udaletxeko kontu-hartzailetzara joan beharko dute ordainketa egitera, edota helbideratzea eskatzera.