Peña, partida bateko hutsarte batean
Atzo arte Emakumeen Ligako Hondarribia-Irun taldeko entrenatzailea zen Anne Peña kanariarra kargutik kendu dute. Azken zortzi partidetatik bakarra irabazi dute hondarribitarrek eta urtarrilaren 19tik irabaztea zer den ez dakite. Azken partida sailkapeneko azkenaren kontra galdu zuten eta liga bukatzeko geratzen zaizkien hiru partidetan garaipeneik lortu ezean maila gal dezake taldeak. Gauzak horrela, Txingudi Saskibaloia klubeko arduradunek entrenatzailez aldatzea erabaki dute.