Merkeago erosi leloarekin, ostiralerako eta larunbaterako kanpaina berezia egingo dute Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteko hamarnaka dendak Pasaian. Hainbat gaietan prezio bereziak jarriko dituzte denda horietan, ohikoa baino merkeagoak, edo deskontuekin. Asteburuko kanpainan parte hartuko duten dendek kartel berezia izango dute jarrita. Laurak Bat-eko kideek esan dute eskaintza askotarikoa dela: ile-apaindegiak, altzari dendak, moda dendak, argazkilaritza komertzioak… Horietan erosketak egiteko gonbita egin diete herritarrei. Denera, 48 komertziok egin dute bat kanpainarekin Trintxerpen, San Pedron eta Antxon. Honakoak dira:
- Trintxerpe: Amaia estilista, Amigos Peludos, Battura, Geli zapata denda, Alcibar kristaldegia, San Pedro estankoa, Etnia estilistak, Illunbe burdindegia, Mecano argazkilaritza denda, Gurrutxaga Kirolak, Lur belar denda, Joker etxerako tresnak, Karmele, Lema paper denda, Odrietxe liburu denda, Villanueva liburu denda, Zurutuza liburu denda, Mandiola zapata denda, Maria Jesus mertzeria, Molona jantzi denda, Nekane jostailu denda, Rumax ile-apaindegia, Agustin lurrin denda, Sarasketa Altzariak eta Sonesa Kirolak.
- Antxo: Adats ile-apaindegia, Aguirrebeña, Argi haurrak, Argi boutiquea, Garcia jantzigintza denda, Decoro, Donimag, Ekilore, Elosegi, Erlojudenda-bitxidenda, Belbe, Cano argazkilaritza denda, Urdin liburu denda, Marian H, Moon estilistak, Galardi altzariak, Ruiztegi altzariak, Muro nautikoa, Zubi optika, Llody’s ile-apaindegia, Nerea pintura denda, Esparza ile-apaindegia eta Visual Grafik.
- San Pedro: Mari Carmen ile-apaindegia.