Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatuta, Rossiniren
La Cerenentola (Mari Errauskin) opera interpretatuko dute asteburuan Amaia Kultur Zentroan,
bi saioetan, larunbatean eta igandean. Egin ohi duten bezala, ikasleei zuzenduriko entsegua egingo dute, bihar, eta entsegu hori Hondarribian izango da lehen aldiz, Itsas Etxea Auditoriumean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (Talaia eta Ama Guadalupekoa) ikasleen aurrean entseatuko dute, 10:30etik aurrera. Luis Marianokoen ekimena izan da, Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuarekin antolatu dutena.