Beste urtetan egindako ekimenari jarraipena emanez, aurten ere egingo dituzte literatur solasaldiak, eta martxoaren 5ean hasiko dira. Zazpi saio egingo dituzte, eta guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:00etan. Euskara zein gaztelerazko hiruna eleberriren gainean hitz egingo dute, eta horietako bi, gainera, errenteriarrek idatzitakoak izango dira: Eider Rodriguezen
Katu jendea eta Lander Garroren
Kontrarioa.
Errenteriako Udal Liburutegiak antolatutako ekimen horrek irakurketa sustatzea du helburu, eta horrekin batera, irakurleen jarrera kritikoa garatzen laguntzea. “Irakurtzea gustatu eta horri buruz iritziak taldearekin konpartitzea gustatzen zaien pertsonei bideratutakoa da”. Izena eman beharko da ekimen horretan parte hartzeko. Horretarako, liburutegitik pasatu beharko da edo 943 44 96 53 telefono zenbakira deitu.
Materiala liburutegiak berak jarriko du.
Egitaraua
- Martxoak 5: John Lanchesterren Novela familiar liburua.
- Martxoak 13: Gaizka Zabarteren Zaharrak ez zuen hil nahi liburua.
- Apirilak 2: Hector BIanciottiren Lo que la noche le cuenta al día liburua.
- Apirilak 17: Eider Rodriguezen Katu jendea liburua.
- Maiatzak 7: Sergio Pitolen El arte de la fuga liburua.
- Maiatzak 15: Lander Garroren Kontrarioa liburua.