Juan Luis Silanes jeltzaleak zinegotzi kargua hartuko du bihar, ostegunarekin, 19:30etik aurrera udaletxeko areto nagusian ospatuko den hileko ohiko osoko bilkuran. Iazko abenduaren 17an hil zen Gregorio Berrotaranen lekua hartuko du Silanesek.
Gai gutxiko bilkura izango da biharkoa. Besteren artean,
Sustraia taldeko boluntarioek berreskuratu zuten Mariñel ontzia Arma Plaza Fundazioaren esku geratzea aztertuko dute, mantenua egin dezan.