Urtero, eskiatzera irteera antolatu ohi dute Gazte Foruko kideek. Aurten, ez dute irteerarik prestatu herrian bertan. Baina Nekane Martiarena arduradunak, gazteak irteerarik gabe ez geratzeko, Hondarribiko Txiribuelta elkarteko kideei eskatu zien eski saio bat lotzeko.
Hala, martxoaren 16an (larunbata) eskiatzera joango dira gogoa duten 12-18 urteko herriko gazteak. Arettera (Ereta, Okzitania) joango dira, 06:00etan Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterata, eta 20:30ean itzuliko dira.
48 euroren truke, autobusa, materialaren alokairua, 2 orduko eskolak (ski edo snow), forfait-a eta astegurua izango dituzte izena ematen dutenek. Materiala alokatzen ez dutenek 43 euro ordaindu beharko dituzte. Dirua Caixan sartu behar dute: 2100 3879 28 0200085113 kontu korrontean, gaztearen izena jarrita.
Horrez gain, gurasoek emandako baimen orria eraman beharko dute adingabeek (
webgunean). Eta apuntatzeko mezu elektronikoa bidali, gaztearen datuekin, honako helbidera:
txiribuelta@hotmail.es. Martxoaren 12a da izena emateko azken eguna. Informazio gehiago: 645 00 54 96 (Nekane)/630 33 03 54 (Txiribuelta).