Autodefentsa ikastaroa
Bekoz Beko elkarteak emakumeei zuzendutako autodefentsa tailerra antolatu du martxoaren 16rako (larunbata). Antxoko Kultur Etxean izango da, 10:00etatik 18:00etara, bazkaria barne.
Tailerra bi zatitan egingo dute, alde psikologikoari dagokiona landuko dute batetik, eta fisikoari dagokiona bestetik. “Zurian uzten gaituzten emozioak gainditzen ahaleginduko gara, segurtasunik eza, autoestimu eza… ‘Zer egin dezaket egoera honen aurrean’ galderari erantzungo diogu”, azaldu dute elkartetik.
Autodefentsa tailerrarekin bi helburu dituzte: eguneroko alor guztietan dauden jarrera eta jokabide sexistak identifikatu eta inguru hurbilenetik nola transmititzen eta iraunarazten den indarkeria matxista; eta “biktima-objektu” papera izatetik “pertsona-subjektu” izatera aldatu erreminta fisiko zein psikologikoen bidez emakumeak berak erantzunak sortuz.
Izena emateko bideak
Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Horretarako, 679 332 411 telefono zenbakira deitu behar da edo
bekozbeko[abildua]bekozbeko.com helbidera idatzi. Bazkariak 6 euro balio du.