Oiartzunen hainbat emakume
ari dira entrenatzen, igandean Donostian izango den Lilaton lasterketarako. Elkarrekin entrenatzeaz gain, Donostiara elkarrekin joateko hitzordua jarri dute. 09:00etan elkartuko dira Doneztebe plazan. Parte hartuko dutenei, agertzeko deia egin diete Antiju Morik taldeko kideek eta Oiartzungo Emakume Taldeek.