Lekukoaren Bila Ginkanaren Gipuzkoako finala Moskun egingo dute larunbatean
AEK-k antolatzen duen 18. korrikari lotuta egiten ari diren Lekukoaren Bila Ginkaneko Gipuzkoako finala egingo dute larunbatean, martxoaren 2an, Irungo Urdanibia plazan, 17:00etatik aurrera. Ginkana egin den eskualde bakoitzeko ordezkari bat izango da Irunen eta bertatik ekitaldiaren finalean gipuzkoarrak ordezkatuko dituen taldea aterako da.
Beste herrialdeetako kanporaketa batzuk ere larunbatean egingo dituzte, Bizkaikoa (Bilbon) eta Nafarrokoa (Iruñean), eta 9an Ipar Euskal Herrikoa Hazparnen egingo da. Finala Korrikaren amaierako jaian burutuko dute, martxoaren 24an, Baionan.