Arraztalo elkartea, duela aste batzuk sartu zen
traktorea lortzeko kanpainaren bigarren fasean. Orain, lau egun falta dira kanpaina hori bukatzeko (ostiralean bukatzen da), eta azken bultzada emateko eskatu diete herritarrei.
Lehen fasean, gutxienekoa lortu zuten: 6.000 euro. Horregatik, eskerrak eman dizkiete laguntzaile guztiei. Bigarren fasean, 9.00 euro lortzea da helburua, eta hori “hobezina” litzateke Arraztalorentzat.
Ekarpena egiteko gogoa dutenek, hainbat bi bide dituzte horretarako.
Goteo plataformaren bidez; edota diru-sarrera honako kontu korronteetan eginda Kutxa: 2101 0060 05 0 012672317 edo LaCaixa: 2100 4481 08 0200088473 (izena eta kontakturako telefono zenbakia jarri behar dira).