Irungo Kontserbatorioko ikasleen entzunaldia, ostiralean
Irungo Kontserbatorioak antolatzen dituen entzunaldien barruan, Errepertotioko 3. eta 4. mailetako ikasleek emanaldia dute ostiralean. 17:30ean 3. mailakoak ariko dira eta 19:00etatik aurrera bi mailetakoak nahastuta. Borja Rubiños irakasleak lagunduko die, pianoan.