Irungo Kontserbatorioko piano ikasleek 28 domina eta ohorezko aipamen bat lortu zituzten asteburuan Bastero kultur gunean egin zen Andoaingo VIII. Piano Jaialdian. Ohorezko aipamenaz gain, urrezko bederatzi domina, zilarrezko hamazazpi eta brontzezko bat lortu zituzten irundarrek Andoainen. Denen artean Celina Dong Ye gazteak lortu zuen emaitzarik onena, urrezko domina eta ohorezko izendapena. Horrek, jaialdiko amaiera ekitaldian parte hartzeko aukera eman zion.
Fernando San Martin Hezkuntza ordezkariaren hitzetan, “emaitzek irakasle eta ikasleen lana agerian utzi dute. Irundik Andoainera joan ziren guztiak zoriondu nahi ditut, irakasle, ikasle eta gurasoak”. Luis Puente, Francoise D’Anjou, Maria Jose Tuñon, Itziar Iriarte eta Mertxe Gonzalez irakasleen lana nabarmendu du zinegotziak; Puente teklatu elektroniko modalitateko irakaslea da eta gainontzekoak pianokoak.
Irungo ikasleen emaitzak Andoainen:
- Ohorezko aipamena: Celina Dong Ye.
- Urrezko domina: Aitor Harismendi eta Marcos Hernández (teklatu elektronikoak); Ibai Espie, Laura Puente, Amaia Irastorza, Irene Rubio eta June del Rio (pianoa); eta Noemi Parra eta Angela Villegas, lau eskuko pianoan.
- Zilarrezko domina: Mario Fontao, Leire Otxoa, Maddi Perez Arenaza, Beñat Perez Arenaza, David Ruiz (teklatu elektronikoak); eta Amane Agerralde, Meixiu Bartolome, Maialen Garcia, Olatz Iraola, Jon Sevilla, Nagore Vallejo, Erik Varela, Joseba Alberdi, Iñigo Almazan, Irune Tolosa, María Fierro eta Amaia Jimenez (pianoa).
- Brontzezko domina: Jon Aizpun eta Alazne Zabala, lau eskuko piano modalitatean.