
Hondarribitik Andoainera joandako ikasle taldea
Hondarribiko Musika Eskolako hamabi ikaslek parte hartu zuten joan den asteburuan Andoaingo Bastero kultur gunean egin zen VIII. Piano Jaialdian. 6 eta 18 urte bitarteko 900 interprete elkartu ziren, orain arte ikasitakoa erakusteko asmoarekin. Guztira, 31 kontzertu eskaini zituzten.
Parte hartzaileak epaitzeko taldean Hondarribiko Musika Eskolako irakasle Miren Erostarbe izan zen. Erostarbe, Esther Barandiaran eta Maite Elizondoren hamabi ikasle joan ziren Andoainera eta urrezko bederatzi domina eta zilarrezko hiru lortu zituzten.
Hondarribiko Musika Eskolako ikasleak:
- 11 urte bitartekoak (A Maila): Aiala Ostolaza, Lucia Mariskal, Maialen Amunarriz, Helene Gebara, Uxue Jauregi eta Maria Alonso.
- 14 urte bitartekoak (B Maila): Maria Perez eta Maiane Murua.
- 18 urte bitartekoak (C Maila): Ane Arisitizabal, Naroa Ramos, Mikel Lainsa eta Eider Salvador.