Irundarrak, lurraldekoan lortutako dominekin
Joan den larunbatean piraguismoko ur lasaietako Gipuzkoako Neguko Txapelketa egin zuten Zumaian, bost kilometro luzerako ibilbidean eta bertan taldekako hirugarren postua lortu zuen Santiagotarrak Arraun Elkarteak. Guztira pistako hamazazpi piraguista joan ziren Irundik Zumaiara.
Hurrengo lehiaketa Euskadiko Txapelketa izango da. Aste honetan bertan egingo dute, Bidasoan, Irungo taldeak antolatuta.
Irundarren dominak Gipuzkoako Txapelketan
Urrezko dominak:
- Mutilak: Javi Herrera Helduen Mailako C1ean eta Jorge Van Horenbeke. Beteranoen mailako K1ean
- Neskak: Olatz Zabala 23 urtez azpiko K1ean eta Ainhoa Hidalgo Kadeteen Mailako K1ean.
Zilarrezko dominak:
- Mutilak: Iñigo García. Helduen Mailako C1ean, Oihan Sayar. Kadeteen Mailako K1ean eta Esteban Aracama. Beteranoen mailako K1ean.
- Neskak: Garazi Gómez 23 urtez azpiko K1ean eta Joana Bulman. Gazte Mailako K1ean.
Brontzezko dominak:
- Mutilak: Jon Moreno Kadete Mailako K1ean.
- Neskak: Maddi Exposito, Kadete Mailako K1ean.