Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak odola emateko aukera emango die gaur Trintxerpe-San Pedroko bizilagunei. 18:30etik 20:30era egin dezakete hori, Itsas Etxean. Odola behar dela eta, herritarrei agertzeko eskatu diete. Bestalde, Pasaiako hurrengo hitzorduak ondorengoak dira:
- Martxoaren 20an, Antxon, 18:30etik 20:30era anbulatorioan.
- Apirilaren 17an, Antxon, 18:30etik 20:30era anbulatorioan.
- Apirilaren 23an, Trintxerpe-San Pedron, 18:30etik 20:30era Itsas Etxean.
- Apirilaren 25ean, Donibanen, 19:00etatik 21:00etara anbulatorioan.