Bederatzigarrenez antolatu du aurten Amalatz talde feministak Emakume Zineman emanaldi sorta. Aurten ere emakumeak protagonista diren lau film botako dituzte etzitik hasita. Lehenengoa
Criadas y señoras izango da, Tate Taylorrena. Filmak astean behin botako dituzte ostegunez, eta hurrengoak
El amigo de mi hermana (martxoak 7),
Nannert, la hermana de Mozart (martxoak 14) eta
Hysteria (martxoak 21) izango dira. Guztiak 18:00etatik aurrera proiektatuko dituzte Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak 2 euro balio du.
Egitaraua
- Criadas y señoras (Tate Taylor, AEB, 2011): Missisippin kokatzen da filma 60. hamarkadan. Skeeter (Emma Stone) gaztea unibertsitatera bueltatzen da idazle izateko helburuarekin. Bere etorrerak zalaparta sortzen du hirian, familia handiei zerbitzua ematen ibili diren emakume beltzei elkarrizketak egiten hasten baita. Diskriminazioa jasan duten emakumeak izan dira.
- El amigo de mi hermana (Lynn Shelton, AEB, 2011): Jackek anaia galdu du, eta orduz geroztik burua altxatu ezinik dabil. Iris lagun onenak egun batzuk bere familiarekin eramaten du, eta bizitza aldatuko zaio, gau ero baten ondoren.
- Nannert, la hermana de Mozart (Rene Feret, Frantzia, 2010): Mozart musikariaren arreba zaharrena du protagonista film honek: Maria Anna Walburga Ignatia Mozart, Nannert ere deitua. Etorkizun handiko umea izan zen anaia bezala, eta Europako gorteetan aurkeztu zuten. Familia hiru urtez ibili zen horrela, eta azkenean Luis XV.enaren semea ezagutu zuen. Berak animatu zuen bere musika propioa idaztera.
- Hysteria (Tanya Wexler, Britainia Handia, 2011): Ingalaterra, XIX.mende bukaera. Emakumeen histeria tratatzen du filmak. Sintomak lo eza, fluido erretentzioa, pisutasun abdominala, espasmo muskularrak, suminkortasuna edo jateko gogo eza ziren. Sintoma horiek tratatzeko kontsolagarri elektrikoa proposatu zuen.