Urdaburuk Gaztaren Bideko azken etapa egingo du igandean
Gaztaren Bidea edo GR 283 igandean bukatuko du Urdaburuk. Bosgarren eta azkeneko etapa Urola Garaian zehar egingo du mendizale elkarteak. Aztiria auzotik abiatuko dira, eta Mirandaola, Brinkola eta Barrendiola urtegitik pasatuko dira partaideak. Ondoren, Bizkorna lepora eta Artzanburu (1.368 metro) tontorrera igoko dira, etf a Arantzazun bukatuko du 16 kilometroko ibilbidea. Bazkaltzen geratuko dira bertan.
Autobusa Iztietako autobus geltokitik aterako da, 07:00etan.
Izena Urdabururen egoitzan eman daiteke bihar eta ostegunean 20:00etatik 21:30era edo egun eta ordutegi berean 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta.