Trintxerpeko Itsastarrak-ek bi eguneko txangoa egingo du
Martxoaren 2an eta 3an Portalet aldera (Huesca, Espainia) txangoa egingo du Trintxerpeko Itsastarrak taldeak, Herrerako Mendi Zaleak-ekin batera, elurretan raketekin ibiltzera. Martxoaren 2ko 07:00etan aterako da autobusa Trintxerpetik, Piedrafita de Jaca herriraino joateko; bertan, Ibon de Tejera ingurutik ibilaldia egingo dute. Handik abiatu eta Sallent de Gallegoko ostatura joango dira. eta bertan afalduko dute.
Martxoaren 3an autobusez Portaleteko portura joango dira, eta bertatik raketekin ibilbide zirkularra hasiko dute, Midi D’ossau mendia inguratu, eta Pombieko atertepetxean atseden hartzeko; handik Pic Peyreget mendira (2.488 metro) igotzeko martxa hasiko dute. Denera, bost orduko ibilbidea izango da. Igoera egin eta Formigalera jaitsiko dira, autobusa hartu eta Pasaia aldera jaisteko.
Izena eman nahi dutenek 943 39 60 55 telefono zenbakira deitu behar dute.