Berritasunekin dator aurtengo Stock azoka. Aurten Merkatuzarretik kalera aterako da, nahiz eta urteetan egoitza hor eduki. Erabaki hori hartzeko arrazoia “jendearengandik gertuago” egotea dela azaldu du Errenkoalde Errenteriako merkatarien elkarteak, ekimenaren antolatzaileak. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean, stockean dituzten arropak, osagarriak, bitxiak eta bestelakoak aurkitu ahal izango da denda bakoitzaren kanpoaldean. Euria eginez gero, dendaren barruan aurkitu ahal izango dira pagotxak.
25 izango dira parte hartuko duten dendak, eta ekimenean parte hartuko dutenak bereizteko alfonbra gorri bat edukiko dute bereizteko. Emakume eta gizonentzako arropa dendak, umeenak, osagarrien dendak, opari dendak, eta bitxitegiak izango dira. Dantza eskola batek ere parte hartuko du: Danzarin.
Stock azoka Errenkoalde nahiz Pasaiako Laurak Bat elkarteak elkarlanean antolatzen dute, baina aurten Errenteria-Oreretako dendetan egingo dutenez, bakoitzak bere aldetik antolatuko du.
%50eko beherapenak
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Stock azokan %50etik gorako beherapenak izango dira, eta pagotxak eraman ahal izango dituzte etxera erosketak egitera animatzen direnek hiru egunez. Hala ere, Errenkoaldek esan du ekimenaren asmoa ez dela bakarrik bezeroak produktuak prezio merkean erostea, baita kaleak dinamizatzea ere. Dendak irekita egongo dira goizez nahiz arratsaldez, baita larunbatean ere.
Ekimenean parte hartuko duten dendak
- Emakume nahiz gizonen arropa: Amy, Arry, Batitz, Coton du Monde, Diskparate, Ganbo, Hache, Halaxe, Kalima, Mala, Naiz, Nola, Peka, Family Company, Adely, Solva eta Susperregi.
- Umeentzako arropa: Benetton, Katuka, Marigorri, Naif, Txiki Txoko.
- Osagarriak: Bambola eta Edurne.
- Bitxitegia: Lirain.
- Jantzigintza: Rosmi.
- Oparitarako elementuak: Bitxikolore.
- Dantza eskola: Danzarin.