Pontikako bizilagunek bilera daukate igandean
Pontikako auzo elkarteak urteroko batzarra egingo du igandean, 10:30ean (lehen deialdia) edo 11:00etan (bigarren deialdia). Sei puntuko gai ordena izango dute aurretik: 2012ko aktaren irakurri eta bidezkoa bada onartzea, batzordeei errepasoa egitea (jubilatuak, emakumeak, gazteak eta hirigintza), epe motz-ertainean auzoan egingo diren obren berri ematea, hondakin zein toponimiari buruzko informazioa helaraztea eta zuzendaritza batzordearen berriztapena. Azkenik, galdera eta eskaerei tartea egingo diete.