
Paki Sanchez (Kabigorri), Belen Sierra (Kultura ordezkaria) eta Gurutz Albisu (Paradisu Zinema), gaur egin duten agerraldian
Zinema musika agertokira izenburupean, film ziklo berria abian jarriko da Irunen datorren ostegunetik (hilak 28) aurrera. Hamabi proiekzio biltzen ditu zikloak eta Kabigorrin, Amaia Kultur Zentroan eta Oiasso Museoan proiektatuko dituzte. Hamabi filmeek musikaren eta zinearen arteko hainbat harreman ikusteko aukera emango dute, mutu garaitik hasi
(Las tres luces, 1921) XXI. mendera arte (
Un viaje al edén, 2011).
Toki bakoitzean musika eta zinemaren arteko harremanaren alor bat erakutsiko dute. Horrela, Kabigorrin, artista errealen biografia kontatzen duten filmak izango dira ikusgai. Oiasso Museoan, zine eta musika klasikoa izango da nagusi eta Amaia Kultur Zentroan zine musikalaren adibideak zein filmetarako musikaz gozatzeko aukera egongo da.
Proiekzio guztiak dohainik izango dira, Amaiak Kultur Zentroko auditoriokoak izan ezik, sarrera horien prezioa 5 eurokoa izango da. 19:00etan hasiko dira filmak; Oiasso Museokoak, aldiz, 20:00etan.
Egitaraua:
Hilak 28, osteguna
–
Zuloak. Kabigorri, 20:00etan.
Martxoaren 8a, ostirala
–
Todas las mañanas del mundo. Oiasso Museoa, 19:00etan.
Martxoaren 15a, ostirala
–
Las tres luces. Amaia KZ (auditorioa), 20:00etan.
Martxoaren 22a, ostirala
–
Un americano en París. Amaia KZ (hitzaldi aretoa), 20:00etan.
Martxoaren 28a, osteguna
–
Chico y Rita. Kabigorri, 20:00etan.
Apirilaren 5a, ostirala
–
Farinelli. Oiasso Museoa, 19:00etan.
Apirilaren 12a, ostirala
–
Un viaje al Edén. Amaia KZ (auditorioa), 20:00etan.
Apirilaren 19a, ostirala
–
Bailar en la oscuridad. Amaia KZ (hitzaldi aretoa), 20:00etan.
Apirilaren 25a, ostirala
–
Esta no es la vida privada de Javier Krahe. Kabigorri, 20:00etan.
Maiatzaren 3a, ostirala
–
Copying Beethoven. Oiasso Museoa, 19:00etan.
Maiatzaren 10a, ostirala
–
Alrededor de la medianoche. Amaia KZ (hitzaldi aretoa), 20:00etan.
Maiatzaren 30a, osteguna
–
El diablo y Daniel Johnston. Kabigorri, 20:00etan.