Gaur goizean herritar ugariren arreta piztu du Xabier Olaskoaga plazan jarri duten Mugi txartelaren inguruko informazio puntuak. Berez, Zumardian (Biteri kaleko sarreran) egon behar zuen postu horrek azoka eguna baliatuta, baina euriagatik Niessen merkataritza zentroko atarira eraman dute.
Hamarnaka izan dira goizean zehar informazio puntuan ilara egin duten herritarrak, martxotik aurrera martxan jarriko baitute txartel bakarreko sistema hori Gipuzkoa osoko garraio publikoan —Renfe izan ezik—. Oraindik informazioa eskura eduki nahi duenak aukera izango du goizean 13:00ak arte eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara.
Datozen egunetan Bergaran, Irunen, Hernanin eta Arrasaten jarriko dute postu berbera. Irunen, esaterako, Mendibil merkataritza gunean jarriko dute, asteazkenean, ordutegi berean. Aste honetakoak, ordea, ez dira informazio puntu horrek bisitatuko dituen herri bakarrak izango laster Zarautz, Eibar, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Tolosa, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga eta Beasainen jarriko dituzte.