Euskal Herriko Pala Txapelketa, asteburuko emaitzak
Asteburuan, Euskal Herriko Pala Txapelketako beste hamar partida jokatu dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, denetariko partidak izan dira: ” Batzuk orekatuak eta partida onak, eta besteak emozio gabekoak eta kaskarrak”.
Aurrenekoen artean larunbatean jokatutako hauek nabarmendu dituzte: “2. mailako Martinez-Berho 25 eta Leunda-Leunda 21, eta Zapirain-Martinez 25 eta Vicente-Kortajarena 24; Katalintxo – Izoztegi 25 eta Urreisti-Iraeta 23, eta Lehen Mailako Berasategi-Aierdi 25 eta Txoperena-Ormaetxea 21”.
Atzo jokatu zituztenen artean, aipatzekoenak Hirugarren Mailan jokatutakoak dira, antolatzaileen hitzetan: “Insausti-Santamaria 25 eta Iparragirre-Saenz 20; eta Legarreta-Legarreta 25 eta Egialde-Etxarri 23.
Oreka gutxikoak, berriz, honakoak izan ziren: “2. mailako Loidi eta Urdanpileta 25, Goñi-Berro 10; Ormazabal-Goiburuk 25, Perez-Galdosek 14 eta Salaberria-Hitak 25 Murua-Olaizolak 16. Lehengo Mailan berriz; Antxordoki-Telletxea 25, Kerejeta-Gurrutxaga 15”.
Datorren asteburuan beste hamar partida izango dira Madalensoron.