Aste honetako
Kirolez blai! saioan atletismoaz eta eskubaloiaz ariko da Joxe Migel Lopez gonbidatuekin. Maitane Azpeitia izango da horietako bat: oiartzuarra eta etorkizun handiko atleta da. Gaur egun Bartzelonan (Herrialde Katalanak) bizi da. Bigarrena, Reyes Karrere izango da: Bera Bera eskubaloiko nesken entrenatzailea. Igande honetan kopako txapeldunak izan dira, Gran Canaria taldeari 25-24 irabazi ondoren. Irailean Superkopa ere irabazi zuten.
Saioa 13:00etan emango dute etzi Oiartzun Irratian eta
www.oiartzunirratia.org webgunean. Ohi bezala, 20:30ean errepikatuko dute.